Enpresa handi batean, sindikatuen babesarekin, lan baldintza duinak eta gehiegikeriak salatzea errazagoa da, taberna txikietan, langile gutxirekin eta enpresariarekin harreman estuagoa dagoenean baino. Kontrol neurriak eskatu dituzte sindikatuek, langileen jardunaldiak erregistratzeko fitxatze sistema eta zatikako kontratuendako 100euroko plusa, azken batean naiz eta bazkarian ordu pare bat eta gauen beste pare bat lan eginez gero, egun guztian baitaude langileak lantokiaren inguruan. Edonola ere, gehiegikeriarik jasanez gero edo ta jardunaldiarekin zalantzarik izanez gero, sindikatuekin kontaktuan jartzeko animatu nai dituzte hostalaritzako langileak.