Berri Txarrak taldeak Nafarroa Arenan eginen du 'Ikusi Arte Tour'-eko azken kontzertua

Euskalerria Irratia 2018ko abe. 19a, 07:41

2019ko azaroaren 23an eginen du azken kontzertua Berri Txarrak taldeak. Gaur bertan aterako dira kontzertu horretarako sarrerak 12:00etan. 

Ofiziala da dagoeneko: Iruñeko Nafarroa Arenan izanen da ‘Ikusi Arte Tour 2019’ko Azken kontzertua: azaroaren 23an. SARRERAK asteazken honetan jarriko dira salgai (Abenduaren 19a), eguerdiko 12etatik aurrera, hemen: http://tickets.berritxarrak.net .


Lehendabiziko 1.000 sarrerak 19,95€an, hortik aurrera 22,95€ prezio aldaketa arte.

IRUÑEKO NAVARRA ARENAN BIRAKO AZKEN KONTZERTUA (2019.11.23)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!