Larunbat honetan beteko dira 10 urte Vendetta taldea lehen aldiz estudio batean sartu zenetik. Iruñeko K estudioan izan zen, GOR disketxearekin, eta han grabatu zuten lehen diskoa, 'Vendetta' izenekoa. Rubentxo tronpeta, Enrikko vibrato bateria eta perkutsioa, Luisillo Kalandraka baxua eta ahotsa, Javier Hurakan Etxeberria gitarra eta ahotsa eta Dr Reparaz, tronboia eta ahotsa. Dr Reparaz, Pello Reparaz, orduko 17 urteko gaztetxo hura, Irrintzi Plaza saioan izan da Vendetta taldearen ibilbide oparoaz solasean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!