125.000 sinadura indarkeria matxista jasan duen emakumearen txakurra sorospen-txakur izan dadin

Euskalerria Irratia 2018ko abe. 18a, 13:31
Silvia Gnzalezek 125.000 sinadura eraman ditu Sugi txakurra alboan zuela.

Silvia Gonzalezek parlamentuan 125.000 sinadura erregistratu ditu bere txakurrari sorospen-txakur izendapena eman diezaioten. Modu horretan leku publikoetan arazorik gabe sarbidea izanen luke txakurrak. 

Sugi du izena eta Silvia Gonzalezen txakurra da. Ez da edozein txakur  gainera: Silviak sorospena beharko balu txakurrak jakinen luke erantzuten. Indarkeria matxista jasandako emakumea da Silvia. Haren bikotekidea espetxean da orain baina urtarrilean utziko dute aske. Beldurrarekin bizi da. Eta laguntza handia eman dio Sugi txakurrak. Harekin doa 24 orduz. Baina trabak izaten ditu. Leku askotan ez diote txakurrarekin sartzen uzten, eta hartara, ez sartzea erabakitzen du Silviak. Txakurrarekin sentitzen da salbu, harik gabe, ez.

Parlamentuan 125.000 sinadura erregistratu ditu bere txakurrari sorospen-txakur izendapena eman diezaioten. Modu horretan leku publikoetan arazorik gabe sarbidea izanen luke txakurrak. Babes neurria da txakurra Silviarentzat eta legez hori ziurtatzea eskatzen ari da. Ez bakarrik berarentzat baizik eta indarkeria matxista jasaten ari diren beste emakumeentzat ere.

Legea aldatu dezatela eta sorospen-txakur gisara har ditzatela emakumeei babesa ematen dieten txakur horiek, horixe eskatu du Silvia Gonzalezek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!