Bi epaile auzitik baztertzea eskatzeagatik 600 euroko izurra ezarri diete Altsasuko gazteei

Euskalerria Irratia 2018ko abe. 18a, 07:48

Altsasuko zortzi gazteen abokatuek eskatu zuten apelazio auzitegiko hiru epaileetatik bi ezesteko, Guardia Zibilaren dominak jaso zituztela eta inpartzialtasunik ez dutela arrazoituta. 

Altsasuko gazteei 600 euroko isuna ezarri diete auziko hiru epaileetatik bi ezestea eskatzeagatik. Guardia Zibilekin duten harremana dela-eta eskatu zuten bazterketa hori. Ez dute aintzat hartu, eta, gainera, 600 euroko isuna ezarri diete. Altsasuko zortzi gazteen abokatuek eskatu zuten apelazio auzitegiko hiru epaileetatik bi ezesteko, Guardia Zibilaren dominak jaso zituztela eta inpartzialtasunik ez dutela arrazoituta. Alta, botere judizialaren lege organikoaren 69. artikuluaren inguruko Auzitegi Nazionalaren areto bereziak ebatzi du eskaera atzera botatzea, eta 600 euroko isuna ezarri die gazteei, "fede txarrez" aritzea eta auzia atzeratu izana arrazoituta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!