320.227 auto ekoitzi nahi ditu Volkswagenek 2019an, Landabenen

Euskalerria Irratia 2018ko abe. 17a, 17:57

Zuzendaritzak azaldu duenez kontratazio berriak eragingo ditu ekoizpenak.

2019rako ekoizpen programaren berri eman du gaur Volkswagen Navarra enpresako zuzendaritzak. Landabeneko lantokian 320.227 auto ekoitziko dituela aurreikusi du enpresak: 177.827 Volkswagen Polo eta 142.400 Volkswagen T-Cross. Aurreikuspen honen kontratazio berriak eragingo dituela adierazi du zuzendaritzak.

Urteko auto ekoizpenari dagokionez, Nafarroako lantegian izan duten hirugarren kopurutsuena izanen litzateke 2019an. 2010ean 336.336 auto ekoiztu zituzten, eta 2011an 353.353. 

2019ko lehenengo lauhilekoan eguneko 1.408 auto ekoiztuko dituzte Landabenen. Bigarren lauhilekotik aurrera, malgutasun neurriak ezarriko dituela adierazi du zuzendaritzak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!