Mitxel Lakuntzak ordezkatuko du Txiki Muñoz ELAko idazkaritza nagusian

Euskalerria Irratia 2018ko abe. 17a, 15:41

ELAko Nazio Batzordeak proposatuko du Txiki Muñoz ordezkatzeko, eta idazkari nagusi berria izendatzeko. Egun ELA-Nafarroako koordinatzailea da.

Erabakia ohiz kanpoko kongresu batean hartuko da. Deialdia onartzen bada, hitzordua Donostiako Kursaalen izango da, 2019ko apirilaren 5ean. Bertan bozkatuko da Batzorde Eragilea berritzeko proposamen osoa: 12 lagunen organoa izanik eta Txiki Muñozek kargu guztiak utziko dituenez, beste kide bat sartu behar da bere ordez, eta Nazio Batzordeak Maialen Aramburu proposatuko du.

Gauzak horrela, Donostian Batzorde Eragile osoa bozkatuko da, idazkari nagusi berria barne: Mitxel Lakuntza, Amaia Muñoa (idazkari nagusi albokoa), Amaia Aierbe, Xabi Anza, Maialaen Aramburu, Iván Giménez, Laura González de Txabarri, Peio Igeregi, Mikel Noval, Leire Txakartegi, Eustakio Uranga eta Joseba Villarreal.

Mitxel Lakuntza Vicario (Iruñea, 1976), gaur egungo ELA-Nafarroako koordinatzailea da (2004an hartu zuen ardura, Jose Mari Otaegi ordezkatuz) eta Batzorde Eragilearen kidea. Elektronika-teknikaria da, eta ELAko afiliatua da 1999tik, Gamesako langilea zenean. Enpresa horretan delegatua izan zen, eta sindikatuaren egituran 2001an sartu zen, Hainbat federazioaren arduradun bezala. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!