LGTBI kolektiboaren beharrei erantzuteko plana, martxan

Euskalerria Irratia 2018ko abe. 17a, 13:33

Merche Leranoz Berdintasun Institutuko zuzendaria eta Ana Ollo kontseilaria.

Pertsona horien ikusgarritasunean lan handia dago egiteke eta oraindik ere gizartean normalizazioa lortzeko bide luzea dago. Hala ere, kolektiboko kideek ongi hartu dute Gobernua eta Udaletxe desberdinak politika publikoen bidez egindako lana. 

Lesbianak, Gayak, Transexualak, Bisexualak edota Intersexualen egunerokoa nolakoa den jakiteko diagnostikoa egin du Berdintasun Institutuak. Pertsona horien ikusgarritasunean lan handia dago egiteke eta oraindik ere gizartean normalizazioa lortzeko bide luzea dago. Hala ere, kolektiboko kideek ongi hartu dute Gobernua eta Udaletxe desberdinak politika publikoen bidez egindako lana. 

Diagnostikoa eskuartean Ekintza Plana garatzeko asmoa du departamentuak. Lau ardatz nagusitan oinarrituko da:

  1. Ekintza zenbait eginen dira erakundeetan,
  2. Formazioa emanen da
  3. Sentsibilizazioa eta parte hartzea sustatuko dira
  4. LGTBI kolektiboarentzako zerbitzuak garatuko dira.

Plana osatua dago eta orain parte-hartze prozesua hasiko da ekarpenak egin ditzan nahi duenak. Dena dela, plana LGTBI kolektiboekin egin dutela nabarmendu du kontseilariak.

Nafarroako LGTBI zerbitzuak informazioa eta arreta eskaintzen ditu Kattalinguneren bidez; Harrotuk Iruñerako ematen du zerbitzu; Cheysallis Euskal Herriak ere adin txikiko transedualen arretan egiten du lan, Transkolore eta Kattalingorrik ere ematen dute zerbitzu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!