Etxetik kanpo jatearen plazera

Euskalerria Irratia 2018ko abe. 17a, 08:29

Espainiako Ostalaritza Patronalak egindako txostenaren arabera nafarrak dira etxetik kanpo jatordu gehien egiten dutenak. Urtean 1.449 euro uzten du bizilagun bakoitzak etxetik kanpo jan eta edateagatik. 

1.449 euro uzten ditu nafar bakoitzak urtero etxetik kanpo jan eta edateagatik. Datu horixe bildu du Espainiako Ostalaritza Patronalak egindako ikerketa lanak. Espainiako beste lurraldeekin egindako alderaketan nafarrak dira etxetik kanpo jatordu gehien egiten dituztenak. Jarraian dituzte hori bai Euskal Autonomia Erkidegoko lagunak: 1.440 euro gastatzen dituzte eurek. Bataz beste 1.080 euro uzten du herritar bakoitzak horretan eta hortik gora dago nafarrek egiten duten gastua. Gutxien gastatzen dutenak etxetik kanpo jaten Kanariar Uharteetako bizilagunak dira: 705 euro bideratzen dute horretara. Extremadurakoak dira ondoren 773 eurorekin. Gehien gastatzen dutenen artean daude andaluziarrak (1.031 euro) eta Murtziakoak (1.053)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!