Pentsionistak kalean izan dira beste behin. Borroka nekaezinean dabiltza eurena dena aldarrikatuz: pentsio duinak nahi dituzte. Besteak beste, 1.080 euroko gutxieneko pentsioak eskatzen ari dira. Duintasunez bizitzeko "baliagarriak" liratekeen pentsioak nahi dituzte. Horrenbeste urteren ostean lanean arituta zahartzaroan ere duin bizi nahi dute.