13 enpresa nafar izan dira 68.000 euro eskuratu dituztenak, Nafarroan kokatutako sektore pribatuko lantokietan euskararen erabilera eta presentziarako planak sustatzeko diru-laguntzen deialdiaren barnean.
Deialdia Euskarabideak jarri du martxan, eta Euskararen I. Plan Estrategikoa ekimenaren lehen ardatz espezifikoko helburuen barruan kokatzen da. Plana 2017an onartu zuen Nafarroako Gobernuak. Helburu horien artean dago euskararen erabilera, presentzia eta ikusgarritasuna areagotzea lantokietan, euskararen plan bat gauzatuz eta/edo aplikatuz edo plan horietatik kanpo neurri zehatzak ezarriz.
Hala, deialdiko hiru modalitateetan parte hartu dute 13 enpresa horiek. 1. modalitatea enpresarako lehen euskara-plan bat lantzera zuzentzen da, euskara mailaz maila entitatearen jardunean sartzen joateko, egoeraren analisia eta diagnostikoa, planaren diseinua, kronograma, ezarpena eta ebaluazioa eginda.
2. modalitatea aurrez ja plan bat zuten enpresentzako da, eta aurreikusitako jarduerak gauzatzea du helburu, plana ezagutzera emateko komunikazio-ekintzak egitearekin batera. 3. modalitatea, azkenik, ekintza zehatzak egitera zuzentzen da, euskararen aurretiazko planik gabe.