EiTB Focusen arabera, parez pare leudeke UPN eta Geroa Bai

Euskalerria Irratia 2018ko abe. 13a, 14:25

Nafarroako foru hauteskundeak gaur egingo balira, gorakada nabarmena izango luke Geroa Bai alderdiak, eta UPNrekin parez pare geratuko litzateke eserlekuetan eta boto-portzentajean, EiTB Focus inkestaren arabera. Uxue Barkos buru duen alderdiak lau ordezkari gehiago izango lituzke foru ganberan; UPNk, berriz, bi galduko lituzke. Hala, lauko gobernua berriro osatuko balitz, 29 jarleku izango lituzke, 2015ean baino bi gehiago (25 behar dira gehiengoa izateko).

Foru zein udal hauteskundeetarako sei hilabete eskas falta diren honetan, boto-asmoari buruzko galdeketa egin du EiTBrentzat Gizaker inkesta-etxeak.

Iruñeko udal hauteskundeei dagokienez, UPNk irabaziko lituzke, eta EH Bildu bigarren izango litzateke. Geroa Baik eta Aranzadik, aldiz, atzera egingo lukete, eta horrek lauko gobernua osatzea zailduko luke.

Inkesta azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egin zuten telefono-deien bidez 650 nafarri galdetuta (Iruñean 400, eta foru erkidegoko gainerako herrietan 250).

EiTB Focusen arabera, Geroa Baik igoera nabarmena izango luke Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan. Bederatzi eserleku izatetik 13 izatera pasatuko litzateke. UPNk, aldiz, bi ordezkari galduko lituzke, eta 13 ordezkarirekin geratuko litzateke.

 
 

EH Bilduk 2015ean erdietsitako zortziak lortuko lituzke berriro, eta PSNk bi gutxiago izango lituzke (bost parlamentari).

Izquierda-Ezkerra (I-E) izango litzateke laugarren indarra, Ahal Dugu Nafarroari boto-portzentajean aurrea hartuta baina eserleku kopuru berarekin (4). Koalizio moreak hiru jarleku galduko lituzke, 7tik 4ra jaitsita.

PPk 2015ean lortutako ordezkaritza (2 parlamentari) galduko luke, Ciudadanosen mesedetan (hiru ordezkari lortuko lituzke Albert Riveraren alderdiak).

NAFARROAKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK  BOTO ASMOA 2018 12 12 14 11 eitb focus

NAFARROAKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK ESERLEKUEN ESTIMAZIOA  2018 12 12 19 35 eitb focus

Boto-asmoaz galdetzeaz gain, Nafarroako presidentearen, Foru Gobernuaren (orokorrean zein atalka), oposizioaren inguruan duten iritzia eskatu diete herritarrei. Hona erantzunak:

UXUE BARKOSEN BALORAZIOA  2018 12 12 15 14 eitb focus

GOBERNUAREN GESTIOAREN BALORAZIOA  2018 12 12 14 11 eitb focus

GOBERNUAREN GESTIOAREN BALORAZIOA   2018 12 12 14 11 eitb focus

OPOSIZIOAREN LANAREN BALORAZIOA 2018 12 12 15 26 eitb focus

Lauko gobernua sostengatzen duen itunari 10etik 5,2ko nota jarri diote itaundutakoek (% 50,6ko onespena).

LAUKO GOBERNUAREN BALORAZIOA  2018 12 12 15 26 eitb focus

Udal hauteskundeei begira iruindarrek duten boto-asmoari dagokionez, UPN izango litzateke indar bozkatuena, eta EH Bildu geratuko litzateke ondoren. Geroa Baik eta Aranzadik babesa galduko lukete, eta horrek lauko gobernua osatzea zailduko luke.

Erregionalistek irabaziko lituzkete bozak, baina zinegotzi bat galduta (10etik 9ra pasatuko lirateke).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!