Hator, hator, Olentzerori ongi etorri egitera

Euskalerria Irratia 2018ko abe. 20a, 13:11

> Abenduaren 22an izanen da, 12:00etan, Iruñeko Zentral Kafe Antzokian.
> Olentzero bera, Pantxika Lamur pailazoa eta Oskar Estanga raperoa etorriko dira.
> Sarrerak Euskalerria Irratian, Karrikiri Euskal Dendan eta hemen eskura daitezke.

Olentzerori ongietorri beroa egiteko aukera izanen dute Iruñeko haurrek abenduaren 22an, 12:00etan, Zentral Kafe Antzokian, Euskalerria Irratiaren eskutik: 24ko gau magikoaren bezperaren bezperan, Olentzero gurekin izanen da, haurrekin abestuko du, ipuinak kontatuko dizkie, eta oparitxoren bat ere banatuko du.

Pantxika Lamur pailazoak haurren artean opariak banatzen lagunduko dio, akrobaziak eginez, lehiaketa txikiak antolatuz.

Oskar Estanga bertsolari eta musikariak haurrei lagunduko die ikazkin eskuzabalari abesten.

D ereduko ikastetxe publikoetako zein ikastoletako abesbatza txikiek kantak eskainiko dizkiote ikazkinari.

Sarrerak hiru euroan dira salgai, aurretik, eta 5ean eskuratu ahal izanen dira 22an txarteldegietan.

Hiru urtetik beherako haurrek ez dute sarrera ordaindu beharko.

Antolatzailea: Euskalerria Irratia

Laguntzaileak: Iruñeko Udala eta Olentzeroren Lagunen Elkartea.

Iazko festako irudiak:

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!