Berri Txarrak taldeak bere webgunean eskegiriko agiri baten bidez iragarri du agurra. Taldeko abesalri Gorka Urbizuk sinatua da "Hogeitaka urtetan atsedenik hartu gabe aritu ondoren, egunetik egunera nekezagoa zait higadura emozional eta fisiko honi aurre egitea", azaldu du. Bere idurikoz, "momentu batetik aurrera ezbaian jarri behar da ia dena, erabaki beharra dago beti atezuan dagoen inertziarekin ze harreman mota eduki nahi duzun".
Nolanahi ere, Urbizuk ez ei du musika uzteko asmorik: "Bien bitartean, adierazteko molde berriak bilatuko ditut, exigitzea zilegi den gutxieneko hori elikatzen jarraitu ahal izateko: kantuak sortu eta jendearekin partekatzeko pasioa, alegia. Helduko dira doinu berriak, noiz eta nola ezin jakin momentuz".