Gimnastika Erritmikoaren txapelketa Nafarroara itzuli da hamahiru urteren ondoren

Euskalerria Irratia 2018ko abe. 12a, 08:16

Nafarroa Arena gimnastika erritmikoz blai egonen da ostegunetik lehiatuko den ‘Divina Pastora’ Taldekako Espainiako Gimnastika Erritmiko Txapelketari esker. 15 federazioko 104 klubek bisitatuko dute Nafarroa.

Estatu mailako lehenengo kirol ekitaldi nagusia izango da Nafarroa Arenan, non gimnastikako eta beste kiroletako ekitaldiak antola ditzakela erakusteko nahian daude. Espero da Iruñeak eta eskualdeak 6000 egonaldi eta 1,22 milioi euroko inpaktua izatea. 
 
Jesus Carballo Espainiako Gimnastika Errege Federazioko presidenteak, Josu Ros Nafarroako Gimnastika Federazioko presidenteak, Ana Herrrera Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak eta Moncho Urdiain Nafarroa Arenako zuzendariak parte hartu dute gaur paibilioiko pista nagusian izandako aurkezpenean. Nafarroako Gimnastikako maskota Pandi-k lagundu die.
 
Espainiako Gimnastika Errege Federazioak eta Nafarroa Arena taldeko NICDO-k txapelketa sustatu dute Nafarroako Gimnastika Federazioaren laguntzarekin. Modu berean, Miguel Indurain Fundazioak eta Nafarroako Gobernuko Turismo sailak lehiaketa babesten dute. Modu honetan, instituzioen eta bertako enpresen laguntzari esker, Nafarroak eta Iruñak gimnastak eta haien familiak jaso ahalko dituzte. Gainera, biztanle nafarrek ongi etorria prestatu dute pabilioia 10 esaldirekin dekoratzen. 
 
Abenduaren 13an (osteguna) ateak itxitako entrenamendu ofizialak izango dira eta 14an eta 15ean taldeen emanaldiak ikusi ahalko dira. Azkenik, igandean, hilak 16, finalak gozatuko ditugu goizetik. 
 
Ostiralerako sarrerek 10 € balio dute, larunbatekoak 10 eurokoak dira eta igandekoak 12 eurokoak (10€ Osasuna-ko bazkideentzat). 3 egunetarako abonoak 28€ balio du. Honetaz gain, abenduaren 14an, ostiralean, txapelketaren inaugurazio ofiziala izango da 18:00etan, eta larunbatean, hilak 15, junior kategoriako talde nazionalak erakustaldi bat protagonizatuko du. Talde honek urrezko domina irabazi zuen El Cairo-ko (Egipto) Heliopolis Txapelketa Internazionalean. 
 
Sarrerak salgai daude Nafarroa Arena-ko web-orrian (www.navarrarena.com) eta Baluarteko lehiatiletan. Abenduaren 13tik 16ra pabilioiko lehiatiletan ere  eskuratu ahalko dira. 
 
Txapelketari buruzko informazio osoa kontsulta daiteke Espainiako Federazioko eta Nafarroako Federazioko webgunetan, eta Navarra Arenako https://www.navarrarena.com/bienvenidas microsite-n. #GRPamplona18 hashtag ofiziala da.
 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!