Epaileak artxibatu egin du UPNk Maria Solana gobernu bozeramalearen aurka jarritako kereila. UPNk prebarikazio delitua antzeman zuen Solanak hartutako erabakiarengan eta bere eginkizuna albo batera uztea ere bai. Horrez gain ondare publikoaren kaltetzea eragitea ere leporatu zioten kontseilariari, izan ere, UPNk jarritako kereila horretan nabarmendu duten bestea da, Marques de Rozalejoren eraikina okupatua izan den denboran, eraikin barruan obrak egin dituztela lizentzia administratiborik gabe. Horrez gain, bertan ziren gazteek edari alkoholikoak saltzea leporatu diote eta horrek ere arriskua dakarrela diote. Halako deliturik ez du epaileak ikusi. Marques de Rozalejo gaztetxea husteko agindua geldiarazteko eskatu zuelako jarri zion alderdi erregionalistak kereila Solanari.
Nafarroako Justizia Epaileko Alor Penalak nabarmendu du “arazoari irtenbide bat emateko modua, alde guztientzat egokiena izanen dena bilatu nahi izatea ez dela delitua. Hori horrela UPNk aurkeztutako kereila ez du tramitera onartu epaitegiko salak. Ez du delitu bakar bat ere antzeman: ez bere egitekoa bazter utzi zuela, ez segurtasuna arriskuan jarri izana ez eta prebarikaziorik ere.
Solanak berak adierazi du epaia jakin eta gutxira babesgabe sentitu dela auzi honetan ez diotelako aukerarik eman epaitegira joateko. Egin beharrekoa egin zutela uste du berak eta gainerako guztiak jazarpen kanpaina baten barruan kokatu du.
Gogorato dugu, 2017ko irailean sartu zirela zenbait gazte Navarreria kaleko Mrques de Rozalejoren eraikinean eta ordutik han direla Maravillas gaztetxea izendatutakoan. Nafarroako Gobernuaren eraikina da eta Memoria Historikoaren gune bilakatu nahi du Uxue Barkosen gobernuak. Aurten, abuztuan, epailearen aginduz foruzaingoa bertaratu zen barruan zeuden gazteak atera eta eraikina hustaraztera. Ordu batzuen bueltan baina barruan ziren berriz.