Gobernuak 45 plaza sortu ditu Nafarroako Administrazioan Lan Eskaintza Publikoan sartzeko

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 29a, 20:32

Espezialitatea eta hizkuntza eskakizunak zehaztu ditu Hezkuntzako plaza hutsetarako, eta esparru desberdinetako plaza elebidunak eta hauei dagokien euskara maila.

2018ko eskaintza publikoari gaineratuko dizkion 45 plaza sortu ditu gaur Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta honen erakunde autonomoetako plantilla organikoa aldatzeko Foru Dekretua onartuz. Espezialitatea eta hizkuntza eskakizunak zehaztu ditu Hezkuntzako plaza hutsetarako, baita esparru desberdinetako plaza elebidunak eta hauei dagokien euskara maila ere.

Funtzionari araubideko 45 plazen sorrerari dagokionez, honako hauek dira: Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia Departamentuko Barneko Zuzendaritza Nagusian, Inspektorea izateko 2 plaza B mailarekin, Inspektoreordea izateko 5 plaza B mailarekin, Agentea izateko 28 plaza C mailarekin eta Suhiltzailea izateko 10 plaza C mailarekin.

Gainera, dekretuak espezialitatea eta hizkuntza-eskakizuna zehaztu ditu Hezkuntzako 326 plaza hutsetarako. Zehazkiago esanda, Bigarren Hezkuntzako eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasle-plazetarako, LHko Irakasle Teknikoen postuetarako eta Hezkuntza Departamentuko maisu-maistra postuetarako.

Bestetik, plaza elebidunak eta hauei dagokien euskararen ezagutza maila zehaztu dira ondoko Departamentuetan:

  • Nafarroako Zerga Ogasuna: Ogasuneko Gestore edo Ikertzaile Laguntzailea izateko plaza 1 C1 mailarekin.
  • Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia Departamentua (Barneko Zuzendaritza Nagusia): Suhiltzailea izateko 8 plaza B2 mailarekin eta Agentea izateko 4 plaza B2 mailarekin.
  • Osasun Departamentua Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua: Familia eta Komunitate Erizaintzako Erizain Espezialista izateko plaza 1 B2 mailarekin.
  • Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua:
  • Lehen Mailako Arreta: LATeko Medikua izateko 5 plaza B2 mailarekin, LZNeko Medikua izateko 2 plaza B2 mailarekin, LZBeko Medikua izateko 2 plaza B2 mailarekin, Odontologoa izateko plaza 1 B2 mailarekin, eta Erizaina izateko 12 plaza B2 mailarekin.
  • Nafarroako Ospitalegunea: Erizaina izateko 10 plaza B2 mailarekin eta Osasun Hezitzailearen Gradu Ertaineko Teknikaria izateko 2 plaza B2 mailarekin.
  • Osasun Mentala: Psikologo Klinikoa izateko 2 plaza B2 mailarekin, Erizaina izateko 2 plaza B2 mailarekin, Osasun Mentaleko Eritzaintzako Erizain Espezialista izateko plaza 1 B2 mailarekin eta Terapeuta Okupazionala izateko plaza 1 B2 mailarekin.
  • Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua: Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusia: Liburutegien Arduraduna izateko plaza 1, C1 mailarekin.
  • Hezkuntza Departamentua: Unibertsitateetako eta Giza Baliabideetako Zuzendaritza Nagusia: Sistema Informatikoetako Ofizial Teknikoa izateko 2 plaza, C1 mailarekin.

Gaurko bileran onartutako Foru Dekretu hau da, joan den asteetan sindikatuekin negoziatu eta luze gabe Gobernuaren bileran onartuko den 2018ko ohiko Lan Eskaintza Publikoa onartzeko bete beharreko aldez aurreko pausoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!