'Zirkulu polarraren koadratura' liburua, hezkuntzaz hausnartzeko

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 28a, 13:33

Aitzol Lasa liburu berriaren aurkezpenean.

Aitzol Lasa matematikariak argitaratutako liburua da. Finlandiako eta Euskal Herriko hezkuntza sistemaz hausnarketa egiteko proposamena egiten du Lasak. 

Problema matematiko bat da Zirkulu Polarraren Koadratua. Izen horixe hautatu du Aitzol Lasak bere azken libururako.  Finlandiako eta Euskal Herriko hezkuntza sistemen inguruko hausnarketa egin du Lasak. Izan ere, askotan alderatzen dira bata eta bestea, baina alderaketa horretan PISA ebaluazio azterketa baino ez da kontuan hartzen. Horrek, uste du, ez du alderaketa egokia egiteko balio: "Lau pareten artean gertatzen dena baino gehiago da hezkuntza. Kanpoko eragile askok eragiten diote hezkuntzari. Hala nola, inbertsioak nola eta zertara bideratzen diren ikustea ere garrantzitsua da hezkuntzaren kalitaterako. Porlanaren ikuspegitik egin dira gurean maizegi inbertsio horiek", esan du Lasak. 

Nola liteke Osasun arloan eta Hezkuntzan horrenbeste inbertitzea eta Finlandian ez bezala gurean hezkuntzak ez izatea horrenbesteko prestigioa? Inbertitzen den dirua oker inbertitzen dela uste du Lasak. Horren inguruko hausnarketa zabala egiten du Zirkulu polarraren koadratua liburuan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!