Ahal Dugu-ko parlamenturako zerrendako bigarren eta hirugarren, Ainhoa Aznarez eta Ivan Mendez

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 27a, 18:37

Azaroren 20 eta 25 bitartean egin dute Nafarroko parlamenturako zerrenda osatzeko bozketa. Ahal duguk Mikel Buil aukeratu du zerrendaburu.

Nafarroako Parlementuko presidente Ainhoa Aznarez eta Ivan Mendez medikua izanen dira Nafarroako Parlamenturako Ahal Duguren zerrendan bigarren eta hirugarren. Hala jakinarazi dute gaur, azaroaren 20 eta 25a bitartean egindako primarioen emaitzak ezagututa.

604 boto eskuratu ditu Mikel Buil zerrendaburuak (64 pertsonek boto zuria eman dute). Ainhoa Aznareze izan da bozkatuena, 8.022 punturekin. Ivan Mnedezek 5.867 puntu eskuratu ditu. 

Honakoa izanen da Ahal duguren zerrenda: 

  1. Mikel Buil Garcia (Iruñea, 1979). Soziologoa. Egun Nafarroako parlamentaria.
  2. Ainhoa Aznarez (Iruñea, 1970). Haur hezitzailea. Egun Nafarroako Parlamentuko presidentea.
  3. Ivan Mendez Lopez (Madril, 1973) Medikua.
  4. Viginia Alonso Aparicio (Madril, 1967). Pedagogoa. Egun, Goazen Altsasu taldeko zinegotzia Altsasun. 
  5. Carlos Amatriain Busto (Iruñea, 1983). Ekonomilaria eta politologoa. Egun Nafarroako Parlamentuko presidentearen idazkaria.
  6. Maria Ros Aramburu (Tolosa, 1983). Kazetaria. 
  7. Iraia Aldaco Vasquez (Irun, 1982). Administraria.
  8. Iruña Erro Saralegui (Iruñea, 1997). Zuzenbide ikaslea. 
  9. Arantxa Ruiz Vidorreta (Tutera, 1979). Pedagogoa eta irakaslea.
  10. Jaione Lopez Lapieza (Iruñea, 1976). Informatikaria. Egun, Barañaingo zinegotzia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!