Azaroaren 30an eta abenduaren 4, 5 eta 7an itxiko dute lantokia. UGT sindikatuak adierazi duenez, "gutxieneko lan taldea" deituko dute egun horietan lanera. Eta Volkswageneko zuzendaritzak iragarri berri duena da urtarrilaren 2an ere ez dituela ateak zabalduko. Enpresak esan du egun hori "industria jardunaldi" gisara izendatu du eta beste industria lantokiek eginen duten bezala Volksagenek ere ateak itxi eginen dituela; kontrara sindikatuek uste dute itxierak zerikusia duela motorren faltarekin.