Eguneko bidaiak dohainik izanen dira AP15 autobidean urtarriletik aurrera

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 22a, 08:01

Egunero autobide hau erabiltzen duten ohiko bidaiariendako aurrerapausua izanen da. Nafarroako Gobernuko presidenteordeak aurreratu moduan, pasa den ekainean onartutako estatuko aurrekontuetan jasotako partida da autobidearena, urtarriletik aurrera aplikatu ahalko dena. Estatuak 12milioi euroko ordainketa egiten duenean beraz, egunean bertan joan etorria egiten dutenei ez zaie dirurik kobratuko Tutera eta Irurtzun arteko autobidean.

Zentzu berean, urtarriletik aurrera N-121-A errepidean ere konponketa lanak eginen direla aurreratu du Nafarroako Gobernuak, 10milioi euroko estatuko ordainketa jasota.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!