Ostiralean hasiko da pilotako binakako txapelketa

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 21a, 08:49

Pilotariak azaroaren 23an hasiko dira lehian, Amezketan, eta txapelketak apirilaren 7an izango du egun handia Bilboko Bizkaia Frontoian. Izen berrien artean Berriozarko Jon Mariezkurrena ariko dela lehian. 

2019ko Binakako Txapelketaren estreinako partida Amezketako Larrunarri frontoian jokatuko da, 2018ko azaroaren 23an, ostiralean. Amezketa Jokin Altunaren jaioterria da; ondorioz, Altuna III.ak aukera asko ditu Binakako Txapelketako estreinako norgehiagoka bere herrian jokatzeko. Larrunarri pilotalekua uda honetan pintatu berri dute, eta dotore utzi dute goi-mailako partidak hartzeko.

Altuna III-Martija, Elezkano II-Rezusta, Ezkurdia-L.Galarza, Irribarria-Zabaleta bikoteak arituko dira lehian Aspe enpresatik, eta Olaizola II-Albisu, Urrutikoetxea-Aretxabaleta, Bengoetxea VI-Imaz eta Artola-Mariezkurrena II Asegarcetik.

Finala apirilaren 7an jokatuko da, Bilbon.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!