EH bilduren barne prozesuan parte hartzeko izena eman behar da helbide honetan: elkarrekin.ehbildu.eus. Hainbat herritan azaroaren 24an bozketa presentziala egiteko aukera egongo da. Zerrenda egiteko irizpide desberdinak erabili ditu Hauteskunde Batzordeak: genero irizpidea, bazkideek zerrendaren %50a eta alderdiek ere %50, lurraldetasuna, gaitasuna eta abar. EH Bilduk lan talde sendoa eta eraginkorra osatu du Bakartxo Ruiz buru duela. Bilkideek aukera izan dute bere burua aurkezteko. Horrela, Patxi Zamorak bere burua aurkeztu du eta prest agertu da 9. postuan aurkezteko. Beraz, Hauteskunde Batzordeak proposatzen duen Alberto Goikoa eta Patxi Zamoraren artean aukeratu behar dute izena eman dutenek.
Hau da Hauteskunde Batzordeak proposatzen duen zerrenda eta azaroaren 23tik 25era botazioan jarriko dena:
2. Adolfo Araiz (Tafalla, 1961) Abokatua. Egun Nafarroako Parlamentaria.
3. Laura Aznal (Iruñea, 1971) Ekonomian lizentziatua NUPen. Egun Ezkabarten EH Bilduren zinegotzia.
4. Maiorga Ramirez (Tafalla, 1976) Filosofian lizentziatua. Egun Nafarroako parlamentaria.
5. Patricia Perales (Bargota, 1975) Gizarte Langilea eta Hezkuntzako irakaslea. Egun Iruñeko EH Bilduren zinegotzia.
6. Miren Aranoa (Buenos Aires, 1958) Hezkuntzako irakaslea. Egun Nafarroako parlamentaria.
7. Txomin Gonzalez (Korella, 1968) Sindikalista eta Erriberako ekimen desberdinetako kidea.
8. Arantza Izurdiaga (Iruñea, 1978) Abokatua. Egun Nafarroako parlamentaria.
9. Alberto Goikoa (Iruñea, 1965) Lanbide Hezitako irakaslea eta LABeko kidea.
10. Miren Zabaleta (Iruñea, 1981) Abokatua.
11. Joseba Ginés (Iruñea, 1968) Irakaslea. Egun EH Bilduko Aniztasun Kulturalaren Idazkaria.
12. Esther Korres (Iruñea, 1967) Iruñeko Hizkuntz Eskola Ofizialeko irakaslea. Egun Nafarroako parlamentaria.
13. Carlos Arellano (Korella, 1977) Kirol teknikaria. Egun Erriberako hainbat erakundeko kidea.
14. Dabid Anaut (Burlata, 1968) Euskara teknikaria. Egun Nafarroako parlamentaria.
15. Blanca Unzue (Iruñea, 1952) Pentsionista.
16. Andrés Etxenike (Narbarte, 1963) Egun Bertizaranako alkatea.