Ezezkoa gailendu da Aiegin. Herritarren %42ak hartu zuen parte atzoko galdeketan. Horien artean gehienek "ezezkoa" eman zuten. Hala, 766 bizilagunetatik 391 izan ziren ezezko botoa eman zutenak eta aldiz baiezkoa 361 lagunek eman zuten. Galdeketan parte hartzen ahal zuten 1.849 bizilagunetatik 766 hurbildu ziren hautestontzietara. Nahi al duzu Aiegi, orain eremu ez-euskaldunean dagoen herria, eremu mistora pasatzea? galdera horren erantzuna ezezkoa izan zen 30 botoren aldearekin.
Juan Mari Yanci da Aiegiko alkatea. Pozik azaldu zen herritar asko hurbildu zirelako botoa ematera: "Galdeketa izan aurretik esan nuen bezala, herri galdeketa hau loteslea izanen da eta kontuan hartuko dugu herritarrek nahi dutena", azaldu zuen.