Nazioarteko lankidetzari gobernuak "bizkar" ematen diola salatu dute

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 16a, 12:33

Gobernuak nazioarteko lankidetzari bizkar eman diola salatu dute Gobernuz Kanpoko Erakundeek. Legealdiaren hasieran promes egin zieten aurrekontuaren %0,5 bideratuko zutela horretara eta ez dira iritsi erdia ere bideratzera. Engainatuta sentitzen dira. 

Akordioak sinatzea gero ez betetzeko, hori engainatzea dela esan dute. Konpromiso falta hori dela eta, #BizkarraEmatenDiete eskubiderik oinarrizkoenak urratuak dituzten pertsonei;

-      Edateko ura eskuratzerik ez dutenei.

-      Oinarrizko hezkuntza eskuratzerik ez duten haurrei.

-      Ospitaleak eta osasun langileak eskura ez dituztenei edota

-      Oinarrizko elikadura eskuratzerik ez duten pertsonei.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!