Finalean, 3.000 ikusle bilduko dira, eta, atzo, 200dik gora bildu ziren pilota aukeraketa eta entrenaldia ikustera. Jaialdi askotan baino gehiago. Ikusmina handia izan arren, Joseba Ezkurdiak oraindik ez du urduritasunik sumatu. Ezkurdiak banakako lehen finala du. Jokin Altunak, berriz, laugarrena. Duela hilabete Ezkurdiaren aurka 22-10 galdu zuen arren, hura da faborito apustuetan, alde oso txikiarekin. Ordukoan apustuak doblean irten ziren Altunaren alde. Igandean 17:00etan hasiko da pilota jaialdia.