Automobilgintzako testuingurua asko aldatu da denbora gutxian, eta auto ekoizleek zailtasunak dituzte egoera berrira egokitzeko. Volkswagenek sumatu ditu aldaketa horiek eta zenbait egunez produkzioa eten behar izan du. Besteak beste, dieselaren prezioa igoko zela iragarri zutenetik, gasolinazko autoen eskaria asko igo da. Urrian egin zuen adli baterako lehen lan erregulazioa eta bost egunez izan zen Landabengo lantokia itxita. Produkzio arrazoiak argudiatu zituen, arazoak dituela gasolina motorren homologazioarekin.
Hamazazpi egunez itxiko ditu ateak aurten guztira Volkswagenek. Azken iragarpena duela bi egun egin zuen zuendaritzak: abenduaren 4an eta 5ean itxi eginen dituzte ateak eta seguruenik baita abenduaren 7an ere. Horrez gain, "kezkagarriena" zaiena langileei beste honakoa da: 2019an ere egon litezkeela itxiera egunak. Eta eskatzen ari dira horren aurrean, behintzat lehenengo hiruhilekoan ez dezatela halakorik egin ziurtatzeko T-Cross modelo berriaren promozioa.