Euskal Herri osoko zenbait herritan eginen dute Zaporeak ekimenak prestatu duen arropa bilketa. Asmoa da bihar bilduko dutena errefuxiatuei ematea. Nafarroan zenbait tokitan jarri dituzte arropa bilketa puntuak:
- Tafallan: Pinturas Arrazubi (Fuente del Rey industriaguneko 9. nabean). Azaroaren 17an 9:30etatik 14:00etara bilduko dute.
- Burlatan: San Francisco 15ean. 10:00etatik 20:00etara. Azaroaren 17an eta aurrez entregatu daiteke egunero 17:00etatik 20:00etara.
- Leitza: Institutuan. Azaroak 14-15-16an eskola ordutegian. Udaletxean berriz, azaroaren 16-17an.
- Iruñean: Vazquez de Mella ikastetxean, azaroaren 17an 10:00etatik 20:00etara.
- Lekunberrin: Mitsausenean, azaroaren 12tik 16ra 17:00etatik 19:00etara.
- Lizarran: Maria Vicuña Gazteriaren Etxean azaroaren 17an 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara.
- Enzinen: Udaletxean, azaroaren 17an 18:30etatik 20:00etara.