Nafarroako Polizien Legea onetsi du Nafarroako Parlamentuak

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 15a, 17:23

UPN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu taldeen aldeko botoekin onartu dute. PSN, PPN eta I-Eren abstentziora jo dute eta Ahal Dugu-Orain Baik aurkako botoa eman du.

Bigarrenez izan dute gaur eztabaidagai Polizien legea Nafarroako Parlamentuan. Lehenego eztabaida, urriaren 19an izan zen. Orduan atzera bota zuen osoko bilkurak Maria Jose Beaumont barne kontseilariak aurkeztutako lege proeiktua. Gaurkoan, ordea, UPN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguren botoekin onartu egin du parlamentuan legea. 

Geroa Bai eta EH Bilduk bultzatutako lege proposamena da onetsi dutena. 2017ko urriaren 19an Gobernuari itzuli zitzaion proiektua oinarri, APF, SPF eta SPMP sindikatuekin egindako negoziazioko akordioak gehituta datoz lege posposamenean. PSN, PPN eta I-Eren abstentzioara jo dute eta Ahal Dugu-Orain Baik aurkako botoa eman du. 

Legeak polizia gehienak kaltetzen dituela salatu du ELAk 

ELAren Atal Sindikalak legearen edukiari uko egin dio, hurrengo arrazoiak direla-eta: malgutasun-neurriak dakartza, eta soldaten arteko bereizketa horiek soldata-eskala bikoitzaren pare dira (proba fisikoen diru-konpentsazioa mantenduko zaie oraingo agenteei, baina kenduko zaie sartuko direnei); osagarri arrazoitu gabeen kobrantza dakar; hala nola lanpostuan irauteko balioztatze subjektiboak; eta baita egutegiak alde bakarretik aldatzeko aukera ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!