Nafarroako Udal, Kontzeju eta Mankomunitateetako ordezkariak bildu dira indarkeria matxista gaitzesteko.Iruñea, Barañain, Atarrabia, Uharte, Altsasu, Zizur, Agoitz, Burlata, Tafalla eta Berriozarko alkate eta zinegotziak daude, besteak beste. Datuak gogoan izan dituzte: Nafarroan 890 emakume bizi dira nolabaiteko babes batekin; egunero lau salaketa jartzen dira eraso matxistekin zerikusia dutenak edota 2003. urtetik Nafarroan 18 emakume hil dituzte gizonek.
Gaitzespena indarkeria sexistari, konpromisoa berdintasuna lortze bidean, elkartasuna emakume guztiekin eta gonbidapena, azaroaren 25aren harira indarkeria matxista gaitzesteko ekimenetan parte hartzeko.