Suizidioak ekiditeko telefono bidezko zerbitzuak 168 pertsonari eskaini die arreta

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 15a, 08:19

Buruko Osasunerako Programaren barruan Telefono bidezko segimendua eskaintzen du. Prebentzioa lantzen da eta suizidatzeko arriskua txikitzeko lan egiten du. 

50 pertsona hiltzen dira urtero Nafarroan bere buruaz beste eginda. Datua egonkor mantendu da 1999. urtetik. Iaztik martxan da telefono bidezko zerbitzu bat suizidioa prebenitzeko asmoarekin sortua: bere buruaz beste egiteko bidean izan direnei telefono bidezko arreta eskaintzen diete. Hala, urtean sei aldiz deitzen diete euren egoera zein den jakin eta jarraimendua egin ahal izateko. Urtebetean 168 pertsonarekin egin du lan Buruko Osasunerako Telefono bidezko jarraimendu Programak. 

Bada profil bat bere buruaz beste egiten dutenen artean: gizonezkoa, ezkongabea, hirigunean bizi dena bakarrik, hezkuntza maila txikikoa eta bere erabakia indarra erabiliz egiten duena. Baina bestelakoa da Buruko Osasunerako Telefono bidezko jarraimendu programa erabili dutenen profila: emakumea 40-50 urte arteakoa eta familian bizi dena. Bere burua beste egiteko metodoen artean ohikoena da botika gaindosia hartzea, kasuen %45ean izan da hori. 

Urtebeteko lana egin du telefono bidezko arreta zerbitzuak eta osasunean lan egiten duten profesionalen ustez bide egokia izan daiteke etorkizuneko suizidioak ekiditeko. Larunbatean da Bere Buruaz Beste egitetik bizirik atera direnen Nazioarteko Eguna. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!