Podemos Crece-Hezia hazia izenarekin Ahal Dugu "integratzaile eta "feminista" egiteko hautagaitza aurkeztu duela nabarmendu du Mikel Builek. Aurkeztutako taldeak Nafarroaren "osotasuna" argi uzten duela nabarmendu du: "Sentsibilitate ezberdinetako pertsonak erakartzea lortu dugu, talde parlamentario egonkor eta zabal batean beharrezkoa", adierazi du.
Buil bera izango da hautagaitzako burua eta bigarren postuan dago Ainhoa Aznarez, parlamentuko presidentea. Lehen hamar hautagaietatik zazpi dira emakumezkoak. Aurkeztutako zerrendan Nafarroako "sentsibilitate linguistikoa" ordezkatua dagoela adierazi du Builek, eta konpromosio etiko bat sinatu duela datozen lau urteak "egonkorrak" izan daitezen.
Azaroaren 20 eta 25 artean egingo dute bozketa.
Mikel Builek aurkeztu duen zerrenda
Iván Méndez, Virginia Alonso, Carlos Amatriain, María Ros, Iraia Aldaco, Iruña Erro, Arantxa Ruiz, Jaione López, Gaxan Sad Irisarri, Jesús Salvador Massa, Jolie Moyo Kambungu, Marco Antonio Álvarez eta María Victoria Cortijo, besteak beste.