30. urteurrena

Urteurren festa, bideoan

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 13a, 13:59

Festaro Telebistako lagunek bideo ederra osatu dute Euskalerria Irratiaren 30. urteurren festatik abiaturik. Edozein Bi, Joseba Tapia eta Gorka Urbizuren aktuazioez eta bestelako hitzartzeez gain, irratiaren hainbat lagunen zorion agurrak bildu dituzte, ezusteko gehigarri moduan: EITBren Nafarroako ordezkaritza, Guaixe, Xorroxin, Urko Aristi, Anabel Arraiza eta beste hainbat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!