Animatic motz eta Animatic Luze ataletan filmak ikusteko aukera izanen da, Animatic Educa DBH ko irakasleei zuzendua izanen da ikaslegeletara animazio trebakuntzak eraman ditzaten eta Animatic Industry sailean berriz egunko ekoizle eta sortzaileak etorkizuneko profesionalekin elkar ezagutzeko aukera izanen dute.
Aurten animazioa bolo bolo dabil, hortxe ditugu esate baterako Black Is Beltza edo ta Un Día más con Vida pelikulak. Azken honen ekoizlea den Amaia Remirezek hitzaldia emanen du ostegunean Iruñeko Civican-en Raul de la Fuente zuzendariarekin batera.