Nafarroako Justizi Jauregiaren ateetara eraman dute protesta ELA sindikatuko kideek. Espainiako justiziaren azken erabakiek, egun judikaturak bizi duen sinesgarritasun faltaren adierazle direla diote. Hipoteken kasua azken adibidea da, bainan gogoratu dituzte ere La Manada, Altsasu edo Bateraguneren auzia. Justizia independientea eskatu du ELA-k benetako sistema demokratikoa eraikitze aldera.