Sarbide errazekoa, bai hiriburutik datozenentzat zein landa eremutik datozenentzat ere. Horixe nabarmendu dute egoitzaren inaugurazioan. Imanol Ibero Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna sindikatuko presidenteak gogorarazi du nekazarien kezkei aurre egiteko jaioa eta garatua den sindikatua dela duela 32 urte abiatutako bidean segitzeko asmoz toki berrian.
Nekazaritza eta abeltzaintza jasangarriaren aldeko apustua egin du EHNEk. Lurraren kudeaketa eta elikadura subirautza izan ditu xede. Lan aholkularitza, juridikoa, zerbitzu teknikoak, makineria eta aseguruak lantzen dituzte. Zortzi profesional ari dira lanean gaur zabaldu dute Iruñeko egoitza berrian eta baita Lizarran eta Tuteran ere.
Erronkarin hartza ikusi dute abeltzainek
Egunerokotasun galderei ere erantzun diete. Erronkariko abeltzainek Pirinioan askatu zituzten hartzak ikusi omen dituzte. EHNE sindikatuarentzat egoera kezkagarria izan daiteke. Hartzak askatu dituzte bai, baina inolako aurreikuspenik eta kudeaketarako zehaztasunik gabe.