Lan baldintzak nabarmenki egin dute behera, urteetan Gobernuak babesik gabe utzi ditu egoera zailenetan zeuden pertsonak, Nafarroako bizi maila altua denez, zailagoa da neurrira ailegatzea eta tartea zabalduz joan da urteekin.
Egoera honek baditu bere ondorioak. Fakturei aurre egiteko zailtasunak, aurreikusita ez zeuden gastuak ezin asumitu, etxeko tenperatura mantetzeko arazoak, oporretara irtetzeko ezintasuna, elikagai ezberdinak erosteko muga… Neurriak eskatu ditu Pobreziaren kontrako sareak, egungo gobernuak emandako aurrerapausuak balorean jarrita. Oinarrizko errenta beharrezkoa zen, jadanik pobrezian eroritakoak babesteko bainan aldez aurreko neurriak beharrezkoak dira, prebentzio moduan eta pertsonak bideratzerako orduan.