Iruñeko udal solasaldian, euskararen ordenantzaz, etxebizitza hutsen zergaz eta udaltzaingoari mugikortasunaz eginiko kritikez mintzatu zaizkigu EH Bilduko Patri Perales alkateordea, Geroa Baiko Antso Fernandez eta Ezkerrako zinegotzi Edurne Egino. Azaroaren 9tik 11ra bitartean, estatu osoko LGTBI taldeak elkartuko dira Baluarten. Jardunaldien berri eman digu Kattalingorriko kide Amaia Barrenak. Atzo Euskalerria Irratiaren festan, Zentral arteoan izan ziren taldeen abesti zenbait aditu ditugu saioaren amaieran: Edozein Bi, Joseba Tapia eta Gorka Urbizu.