Urrezko Domina Saray Elkartearentzat izanen da

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 8a, 13:15

Gobernuak banatzen duen saria da eta nabarmendu du elkarteak gaixoei eta beraien familiei ematen dien borondatezko aholku zein laguntza eta borroka honetan gizartearen inplikazioa lortzeko egiten dituen ekintzengatik emanen diotela.

Gobernuak foru-dekretu bat onartu du, eta, haren bidez, Nafarroako Urrezko Domina, Saray, Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteari eman dio, elkarteak “gaixotasun horrek kaltetutako pertsona zein familiei zuzenduta eskaintzen duen laguntza psikosoziala zein lan eta estetika arloan ematen duen babesagatik, eta hezkuntzan, prebentzioan eta garapen pertsonalean ematen duen aholkularitzagatik”.

Sari hau Foru Komunitateko ohorezko sari gorena da, eta, hari dagokion dekretuak jaso duenez, Sarayk bere lanarekin gaixotasun hau jasaten duten emakumeek eguneroko eta gizarte bizimodura bueltatzeko egiten duen inkorporazio zein errekuperazio lana jaso ditu. Gainera, zehazten denez, “elkartean lan egiten duten ordezkariekin eta borondatez laguntza eskaintzen duen talde zabaleko kideen eguneroko lanarekin gizarte guztia inplikatzeko ekintzak burutzen dituzte, ikerketa proiektuetan ekonomikoki parte hartzen dute eta beraien helburuak zabaltzeko asmoz sare eta gizarte plataformetan ere aritzen dira”.

Gobernuak azpimarratu du, Sarayren lana “eredugarri zein borondatezkoa da, eta osasuna sustatzen du, gizartea hobetzeko helburuarekin”.

Ohorezko sari gorena Nafarroaren Egunean eginen diren oroitzapenezko ekitaldietan emanen da. Aurten, Urrezko Domina ematea erregulatzen duen araudia aldatu denez, deialdi publikoaren bidez, instituzio, entitate, erakunde eta persona fisiko zein juridikoek hautagaitzak aurkez zitzaketen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!