Klik egiterakoan aukera egiten dugu. Horixe bera egiten dugu euskaraz mintzatu, ikasi eta bizitzeko hautua egiten dugunean. Horregatik, Klika lelopean Korrika egiteko deia egiten du AEK-k. Apirilaren 4ean abiatuko da Garestik euskararen aldeko herri lasterketa. 2.000kilometro aurretik Gasteizera ailegatzeko. Tartean, hamaika eragile, kolektibo, talde, kuadrila...eskuz esku lekukoa pasaz. 24 orduz, korrika eginez etenik gabe.
21.Korrikak Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi omenduko du, euskara batuaren sorreran izan zuen funtsezko paperagatik. Txillardegi zenak ere, Klika egin zuen bere garaian, eta jarrera aldaketa bultzatu zuen kulturan, euskalgintzan, pentsamenduan, politikan... Horrexegatik eta Txillardegik Euskara Batuaren sorreran izan zuen funtsezko paperagatik erabaki dute AEK-k eta KORRIKAk Txillardegi omentzea 21. edizio honetan.