Maria Solana: "Hipoteken zerga bankuek ordaintzea berrikusiko du gobernuak"

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 7a, 14:17

Egun, etxebizitza erosterakoan, ekintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga bezeroek ordaintzen dute, eta ez finantza erakundeek.

"Gizartearen ustekabearekin eta ezinegonarekin bat" egiten du Nafarroako Gobernuak. Auzitegi Gorenaren epaiaren ondotik, Nafarroako Gobernu kontseiluan egoera aztertu dute, eta prest azaldu dira ekintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren foru legea aldatzeko. Oraindik ez dago proposamen finkorik, baina Maria Solana gobernuko eledunak baieztatu du berrikusteko konpromisoa dutela. Nafarroan ez bezala, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ez da zergarik ordaintzen, baldin eta erositako etxea bizitoki nagusia bada. Nafarroako Ogasunak, berriz, ardura hipotekarioaren %0,5 kobratzen du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!