34urte bete ditu Tutera eta Fontellasko ikastolak. 5 ikaslerekin ekin zioten bideari, Tuterako Beterri Peñaren lokaletan. Egun ikastola erabat egonkortua dago Erriberako egunerokotasunean eta Tuterako ikasleez gain, Fontellas, Zintroniko, Corella, Cascante, Murchante, Alesbes, Cadreita, Arguedas, Castejon, Cortes eta Ribaforadako ikasleak hartzen ditu. Nafarroa Oinez festak suposatzen duen laguntzaren bidez, ikastola handitzen jarraitu nahi dute, kooperatiba eredua indartuz.
Tuterako ikastolako kideek, Altsasukoengandik jaso dute antolakuntzarne lekukoa. Iñigo Aritzako arduradunek egun borobila bizi izan zutela adierazi dute pasa den urriaren 21ean ospatutako festaren balantzean. 15mila ogitarteko, 4.500talo, kafea agortuta... eta hondakinen %61a birziklatuta. Lortutakoarekin ikastolako teilatua konpondu, berogailu sistema aldatu eta geletako hezetasunei irtenbidea eman nahi diote.