Parlamentarien tartean, Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Bakartxo Ruiz eta Orain Bai taldeko Laura Perez izan dira. Euskalgintzako kideen solasaldian, Karrikiriko Juan Luis Etxaburu, Sagrario Aleman euskaltzaina eta Topaguneko Oskar Zapata aritu dira. Kazetarien tertulian, Berriako Joxerra Senar eta Diario de Noticias egunkariko Ibai Fernandez. Kulturaren sektoreko hiru lagun gurean: Aingeru Epaltza idazlea, Silvia Guillen musikaria eta Joseba Beramendi marrazkilaria. Umoreari ere egin diogu tokia Iker Bengotxea aktorearen eta Ainhoa Juaniz pailazoaren eskutik. Gazteluko Plazaren historiaz solastu gara Xabier Santamariarekin. Guztiekin, irratiaren sorreraz eta garapenaz mintzatu gara.