Jadanik ezaguna zen Iruñeko hautagaia izanen den Joseba Asironen izenaz gain, EH Bilduk beste 12 alkategaien izenak ezagutzera eman ditu. Oihaneder Indakoetxea (Barañain), Berta Arizkun (Burlata), Jose Angel Saiz (Zizur Nagusia), Koldo Leoz (Lizarra), Ander Oroz (Antsoain), Mikel Oteiza (Atarrabia), Raul Maiza (Berriozar), Joseba Otondo (Baztan), Aitor Elexpuru (Bera), Mikel Zabaleta (Leitza) eta Aitor Larraza (Irurtzun) zerrendaren lehendabiziko postuan errepikatuko dute. Egindako lana balorean jarrita, ekindako proiektuari jarraipena ematea dute helburu hautagaitza hauek.
Eguesibarren izen berria proposatzen du EH Bilduk, Ainara Gonzalez izanen da zerrendaburu 2019ko maiatzeko hauteskundeetan. Datozen asteotan, herriz herri egiten ari diren eztabaida eta barne hautaketa prozesuak bukatuta hurrengo hautagaiak aurkezten joanen da EH Bildu.