Bederatzi urteko espetxe zigorrera kondenatu zituzten bost gizon sanferminetan emakume bati abusuak eragitea egotzita. Ebazpen hori eman zuten 2018ko ekainean eta helegitea jarri zuten salaketa jarritako aldeak, Iruñeko Udalak herri akusazio gisara eta baita bost gizonen artetik laukoen defentsak ere. Gaur bilduko da Nafarroako Justzia Auzitegiko Penaleko Sala eta eztabaida zein epaiari aurkeztutako helegiteak aztertuko dituzte.
Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak herri akusazio gisara jarritako helegiteetan eskatu dutena da abusutzat hartu ordez 2016ko sanferminetan gertatu zena, bortxaketatzat hartzea, eraso sexualtzat alegia. Beste aldean leudeke gizonen defentsak eskatzen duena, absoluzioa eurentzat.
Fiantzapean aske daude gizonak
2018ko ekainean ezagututako epai baten bidez 6.000 euroko fiantza ordainduta kalera irten ziren abusuak egiteagatik epaitu zituzten bost gizonak epai irmoa ebazten den bitartean. Astelehen, asteazken eta ostiraletan aurkeztu behar dute auzitegian. Debekatuta dute bostek Madrilgo erkidegoan sartzea, biktimarekin komunikazioa izatea, pasaportea izatea edota Espainiatik alde egitea.
Behin behineko askatasunean utzi zituen auzitegiak ez zuelako ihes egiteko arriskurik sumatzen akusatuengan eta nabarmen jaitsi zitzaielako zigorra: eskatzen zenetik eman zen zigorrera alde handia zegoela uste du auzitegiak.
Bost akusatuetatik bat espetxean da, Angel Boza. Izan ere, abuztuan Sevillako denda batean lapurreta egiteagatik sartu dute espetxean.