Bilketa Handiarekin 30.000 laguni jatekoa helaraziko zaie

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 6a, 07:59

Azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean eginen dute elikagaien Bilketa Handia. Nafarroako 64 herritan eginen dute bilketa eta 3.000 boluntario beharko dituzte. 

Nafarroako Elikagaien Bankuak 3.000 pertsonaren laguntza behar du Bilketa Handia egin ahal izateko. Azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean eginen dute elikagai bilketa Nafarroako 64 herritan. Aurten jasoko dutenarekin 30.000 bizilaguni emanen diote jatekoa. Olioa, kakaoa, pasta, egositako lekaleak eta arrain kontserbak eskatu dituzte oraingoan. 

Bilketa Handia izanen da berriz ere eta berrikuntzen artean saltokietan (Eroskin eta BM supermerkatuetan) 5 euroko donazioak egiten ahalko direla elikagaietara bideratzeko. Modu horretan Elikagaien Bankuan kanpainaren amaieran behar dituen jakiak erosi ahal izateko. 

Urrira arte 2.900 tona janari banatu dira 7.500 familiaren artean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!