Jokoa eta apustuak, lehendabizikoz drogomenpekotasunen kontrako planean

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 5a, 14:12

Goruntz doa bai apustu etxeetan eta baita internet bidez dirua jokoan jartzen duten pertsonen kopurua. Nafarroako Gobernuak iragarki eta baita apustu etxeen kokapen eta irekieraz neurri murriztaileak nahi ditu. Iaz 342.19milioi euro jokatu ziren Nafarroan.

Edonon jokatu daiteke, mugikorretik bertatik egin daiteke apustu eta horregatik publizitatean eragin behar da. Horregatik Osasun Departamentuak irismenean eta baita publizitatean eragin nahi du, jokuak eragin dezakeena sahiesteko. Fernando Dominguez Kontseilariak adierazi duenez, jokuaren gaineko dependentziak eragin zuzena du ikasterako orduan, senitarteko eta lagunekin erlazionatzerako orduan, enplegua lortzerako orduan…

Joku eta postuen gaineko adikzioak dira berrikuntza nagusiak 2023rako Drogomenpekotasunaren Plan berrian, bainan alkohola, tabakoa, kannabisa eta bestelako drogen gaineko datuak ere landu ditu Gobernuak. Kezkatuta Osasun Departamentuan batez ere, adin txikikoen artean alkoholaren kontsumoarengatik. 4tik 3k kontsumitu dute alkohola azken 30 egunotan, askok gainera, azken aldian modan jarri den moduan, Binge Drinking edo ta bapateko mozkorraldia eginez, minutu gutxitan alkohol kopuru handia kontsumituz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!