Probokazioari eutsi dio Altsasuk

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 5a, 07:59

>España Ciudadanaren ekitaldia izan zen atzo herrian. 500 lagun inguru hurbildu ziren Altsasura Espainiatik Albert Riveraren hitzaldia antzutera. Harekin izan ziren Vox alderdi ultraeskuindarra eta PP.
>Altsasuko batzarrak hala erabakita jai eguna egin zuten herritarrek Iortia plazan. Musika eta festa giroa gailendu ziren. Eskuindarren iritsieran izan zen tentsio unerik gorena baina ez ziren probokazioetan erori. 

Kanpai hotsek hartu zuten ezusteko protagonismoa atzo Altsasun. Gazte batzuk kanpai dorrera igo eta kanpaiak astinduz isilarazi nahi izan zuten España Ciudadanakoen hitzaldia. Soinua artean egin zuen hitzartzea Ciudadanoseko buru Albert Riverak eta harekin batera hitz egitera irten zirenak ere. Probokazio horretan ez ziren erori altsasuarrak. Jai giroa nagusitu zen herrian, bereziki, Iortia plazan. España Ciudadanako kideak iritsi zirenean izan zen momenturik tentsoena baina eutsi egin zieten guztiek probokazioari. Oihu artean hartu zituzten eta oihu artean joan ziren etorrtako bide beretik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!