Azaroaren 16 eta 17rako Altsasukoak Aske jardunaldiak iragarri dituzte Altsasuko gurasoek, Iruñean. Altsasuko gazteak atxilotu zituztenetik bi urte beteko dira azaroaren 14an. Hori dela eta, esparru anitzeko adituak elkartu nahi izan dituzte auzia aztertzeko. Gazteria, eragile sozialak, hedabideak, juristak eta Europako instituzioak izanen dira jardunaldietan.
#ALTSASUKOAKASKE jardunaldiak.Prentsaurrekoa zuzenean https://t.co/jWHIDvnoKf
— Altsasu gurasoak (@Altsasugurasoak) 2 de noviembre de 2018
Egitaraua
Gazte taldeek auzia eta etorkizunari nola heldu aztertuko dute, azaroaren 16an, Katakraken. Eragile sozialek, bestalde, jaleetako sentsibilazazioa eta auziari emandako erantzuna izango dute aztergai mahai inguru batean.
Gauean, berriz, Gazteluko plazan, azken bi urteotako irudien proiekzioa eta kontzertua eginen da.
Azaroaren 17a, larunbatean, ikuspegi juridikotik aztertuko dute auzia. Solasaldia Katakraken izanen da. Komunikazioaren alorretik ere, kazetari ezagunek aztertuko dute gaia. Katakraken izango dira mahai inguruak. Gazteluko plazan, berriz, 17:00etan elkarretaratzea egingo da.
Azaroaren 16 eta 17an, egun osoz, Gazteluko plazan dinamika desberdinak egingo dira. Altsasuko gazteen egoera islatzeko ziega bat irudikatuko da. Ordu erdiko egonaldiak egingo dtuzte 24 lagunek 12 orduz ziegan, gazteek espetxean daramaten hilabeteak adina.