Nafarroako eta Errioxako Erriberan mahats bilketan aritzeko pertsonak salerosten zituen sare bat desegin du Guardia Zibilak. Portugalen bereganatzen zituzten langileak, lan baldintza erakargarriak hitzemanez. Lau pertsona atxilotu dituzte.
Portugaleko 30 biktima identifikatu dituzte, baldintza prekarioetan lan egiten ari ziren. Taranis operazioaren ikerketa bitartean jakin dutenez, Portugalen bereganatzen zituzten langileak, gune ahulenetan, lan baldintza erakargarriak hitzemanez. Nafarroa eta Errioxara lekualdatzen zituzten ondoren, baldintza prekarioetan eta haien lan eskubideak urratuz.